Odol errekak isurtzen Dira sakratua irabazi ondoren Armada ilunaren garaipena Ilbeteak erre ditzala kristauak Neguko gau misteriotsuan heriotza ziurra da Gure aroa da hemen, odol-guda basatian
Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala Sakratuaren nahia basoko gudari bezala
Biktimak jarraituz odoletan Itoz zigortuak izango dira Nire ezpataren altzairuak moztuko ditu Odola lurzoruaren gainean Ibili dadila utziko dut Beleak gau negutarraren Isiltasunean kantatu arte
Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala Sakratuaren nahia basoko gudari bezala
Belaunikatuta eskainiko Diot garaipena ohorearekin Betiko gauari eta antzinako arima gerrazaleei